martes, 14 de mayo de 2013

BERLIN



BERLIN

Berlin Alemaniako hiriburik handiena da, gaur egun 3,4 milioi biztanle ditu. Europako 7. hiririk handiena da eta munduko 80 hirirk handienen artean dago. Alemaniak Polonia, Danimarka, Herbehereak, Bruselas, Luxenburgo, Frantzia, Suiza, Austria eta Txekiar errepublikarekin egiten du muga. 

Berlin izenaren jatorria oso ezaguna da, lehenengo teoriaren arabera, Elba inguruan bizi ziren eslaviarrek hitz egiten zuten polabierazko berle edo berlin hitzetatik dator "landu ezin den lurra eta "biztanle gabeko lurra" esan nahi dutenak, bigarren teoria berriz, ben eta -in eslaviar lokatiboaren lotunea dela dio "eremu ingiratsua esan nahi duena.

Klima kontinental hezea du, hau da, klima epela du. Udak ez dira oso beroak eta neguak berriz, epelak dira, bataz besteko tenperatura 9,6-rekin.

Alemaniako hiriburuko biztanleriaren %10a beste herrialdetik etirritako jendea da, hasieran langile moduan helduta baina bertan geratuak, kanpotar talde nagusia turkiarrek osatzen dute. Biztanleria asko hazi da bigarren mundu gerratik orain arte. Alemaniako hiriburua izanik, hizkintza ofoziala alemana da, hala ere, hiri honetan berlinera izenenko hizkuntza mintzo da. Berlindarren %59ak erlijiorik ez duenez, Europako hiriburu ateo izendatu da, %19,8a protestantea da eta %9a bakarrik da katolikoa, bestea sinesmen kristaua eta musulmana da. 

Gaueko martxa Europa osoan ezaguna da, 1990eko hamarkadan, Europako gazte askok hara jo zuten techno musikaz gozatzeko. 1920ko hamarkadatik aurrera, aditu batzuk europako gayen hiriburua zela esaten dute eta gaur egun ere gay-klub eta jaialdi ugari ditu.








miércoles, 24 de abril de 2013

donostiako orfeoia


DONOSTIAKO ORFEOIA


Donostiako mundu mailan ezaguna den abesbatza amateurra da, hainbat sari eskuratu eta kontzertu gogoangarri eskaini dituzte euren historia luzean munduko zenbat lekutan zehar zuzendari, orkestra eta abeslari onenen ondoan. 1897ko urtarrilean hasi zen.

Historia

Esaten dutenez, 1896ko ekainean 20 kantarik Norberto Luzuriagak zuzendutako talde bat sortu zuten non hilabete batzuk geroago Donostiako Orfeoia bihurtuko zena. Hasiera batean, kanta kopurua txikia bazen ere bilera asko egin zituzten.

Sekundino Esnaola

Sekundino Esnaola  1902tik 1929ra arte Orfeoiko zuzendaria izendatu zuten, garai artan hainbat sari irabazi zituzten. 1909an erabaki garrantzitsu bat hartu zuen, emakumeak orfeian parte hartzea. Orfeoiko kontziertuak Donostiako kasinoan goraipatuak izan ziren.

Juan Gorostidi

Juan Gorostidi Esnaolaren ordezkaria izan zen 1929tik 1968ra. Berari esker Europako festibal garrantzitsuenetan hartzen dute parte eta kanta kopuruan handitu egiten da, zarzuela eta opera adibidez.

Jose Antonio Sainz

1987tik dago zuzendari bezala orain harte, Antxon Ayestaran hil ondoren. 

1998an orfeoi txiki 8 eta 14 uretkoentzat eta 2006an orfeoi gazte 15 eta 18 urtekoentzat sortu ziren.




martes, 8 de enero de 2013

NIKO ETXART

NIKO ETXART



Niko Etxart, Zuberoako euskal kantaria da. Haurtzaroan Parisen bizi eta 21 urte zituela Zuberoara itzuli zen. Rock and Roll motako musika egin zuen nagusiki, nahiz eta kanta herrikoiengatik ere ezaguna den.

1975ean Zazpi Gara taldearekin single bat grabatu zuen, Dezagün algarreki, Basabüria bizi dadila, Uskal-Herriko lür maitia eta Jin bedi gure artila kantuekin, eta 1976an Etxahun - Topeten omenezko diskoan parte hartu zuen.

Bakarli moduan ibilia da 1979 - 1990 urteen bitartean eta 4 disko atera zituen: Nahasketa , Has' dantzan , Tumatxa eta Baikor.

Has' dantzan diskoan Euskal rock´n´roll famatua agertu zen. Horrez gain, beste bi herri kantu moldatu zituen, Gizon gazteak ezkontzeko eta Baga, biga, klik. Azken horrek ere oso harrera beroa izan zuen. Halaber, lehenengo aldiz Jon Mirande poetaren hitzak musikatu zituen, Ametsetarik kantuan.

Hapa - hapa taldearekin ibilia da, 10 urtez (1995 - 2005). Talde honekin 2 disko atera zituen: Gili - gilikatzen haüt eta Minuette.

Minxoriak taldearekin ere 5 urtez ibilia da (1980 - 1985). Talde honekin beste 2 disko atera zituen: Min Xoriak eta Niko Etxart eta Ibiliz.

Niko Etxartek beste 2 disko ere atera zituen:
  • Ürruti jauregiko peirot. Bere jaioterrirako egindako pastorala, 2002an egina.
  • Eperra. Dominika Etxart eta Robert Larrandaburugaz, 2004an egina.
Dominika Etxart, bere aita da. Bere aitarekin abestu izan du urte askotan baina bere aita erretiratu zelarik, herriz - herri egin zituen kantaldiak Niko eta Robert ekin.


 









PANTXOA ETA PEIO

PANTXOA ETA PEIO


Pantxoa eta Peio Lapurdiko abeslari bikotea da, Peio Ospital eta Pantxoa Carrerek osatua. Euskarazko herri abestiak kantatzen dituzte, gehienbat olerkarien lanei musika jarrita. 

1970eko hamarkadan hasi ziren. Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, eurek abestutako kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira.

Hauek dira bikote honen abestirik ezagunetariko batzuk: Itziarren semea, Lepoan hartu ta segi aurrera, Urtxintxak, Azken dantza hau... 

Franco hil bitartean arazo ugari izan zuten Pantxoa eta Peiok Hego Euskal Herrian abesteko, debeku ugari jasan behar izan baitzituzten. Gitarra eta ahotsak aski izan zituen bikoteak orduko euskal gizarteak zituen kezka nagusiak islatzeko.

Lehen disko luzea argitaratu zuten 1975. urtean eta egundoko arakasta izan zute. Euskal Herri osoko plazetan jo zuten eta hainbat disko kaleratu zituzten:
  • Euskalduna naiz eta maite dut herria.
  • Bakezko besarkada batean.
  • Eguzkiaren musu.
Itziarren semeak kanta, Telesforo Monzoneri eskeinita dago, eta hemen kanta hau: