martes, 8 de enero de 2013

NIKO ETXART

NIKO ETXART



Niko Etxart, Zuberoako euskal kantaria da. Haurtzaroan Parisen bizi eta 21 urte zituela Zuberoara itzuli zen. Rock and Roll motako musika egin zuen nagusiki, nahiz eta kanta herrikoiengatik ere ezaguna den.

1975ean Zazpi Gara taldearekin single bat grabatu zuen, Dezagün algarreki, Basabüria bizi dadila, Uskal-Herriko lür maitia eta Jin bedi gure artila kantuekin, eta 1976an Etxahun - Topeten omenezko diskoan parte hartu zuen.

Bakarli moduan ibilia da 1979 - 1990 urteen bitartean eta 4 disko atera zituen: Nahasketa , Has' dantzan , Tumatxa eta Baikor.

Has' dantzan diskoan Euskal rock´n´roll famatua agertu zen. Horrez gain, beste bi herri kantu moldatu zituen, Gizon gazteak ezkontzeko eta Baga, biga, klik. Azken horrek ere oso harrera beroa izan zuen. Halaber, lehenengo aldiz Jon Mirande poetaren hitzak musikatu zituen, Ametsetarik kantuan.

Hapa - hapa taldearekin ibilia da, 10 urtez (1995 - 2005). Talde honekin 2 disko atera zituen: Gili - gilikatzen haüt eta Minuette.

Minxoriak taldearekin ere 5 urtez ibilia da (1980 - 1985). Talde honekin beste 2 disko atera zituen: Min Xoriak eta Niko Etxart eta Ibiliz.

Niko Etxartek beste 2 disko ere atera zituen:
  • Ürruti jauregiko peirot. Bere jaioterrirako egindako pastorala, 2002an egina.
  • Eperra. Dominika Etxart eta Robert Larrandaburugaz, 2004an egina.
Dominika Etxart, bere aita da. Bere aitarekin abestu izan du urte askotan baina bere aita erretiratu zelarik, herriz - herri egin zituen kantaldiak Niko eta Robert ekin.


 









PANTXOA ETA PEIO

PANTXOA ETA PEIO


Pantxoa eta Peio Lapurdiko abeslari bikotea da, Peio Ospital eta Pantxoa Carrerek osatua. Euskarazko herri abestiak kantatzen dituzte, gehienbat olerkarien lanei musika jarrita. 

1970eko hamarkadan hasi ziren. Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, eurek abestutako kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira.

Hauek dira bikote honen abestirik ezagunetariko batzuk: Itziarren semea, Lepoan hartu ta segi aurrera, Urtxintxak, Azken dantza hau... 

Franco hil bitartean arazo ugari izan zuten Pantxoa eta Peiok Hego Euskal Herrian abesteko, debeku ugari jasan behar izan baitzituzten. Gitarra eta ahotsak aski izan zituen bikoteak orduko euskal gizarteak zituen kezka nagusiak islatzeko.

Lehen disko luzea argitaratu zuten 1975. urtean eta egundoko arakasta izan zute. Euskal Herri osoko plazetan jo zuten eta hainbat disko kaleratu zituzten:
  • Euskalduna naiz eta maite dut herria.
  • Bakezko besarkada batean.
  • Eguzkiaren musu.
Itziarren semeak kanta, Telesforo Monzoneri eskeinita dago, eta hemen kanta hau: